Compton Gamma Izpien Behategia

Compton Gamma Izpien Behategia (CGRO)
ErakundeaNASA
Enpresa nagusiakTRW
Misio motaEspazio-behategia
Jaurtiketa data1991ko apirilaren 5a
Jaurtiketa ibilgailuaAtlantis anezka STS-37
Misio iraupena9 urte eta 2 hilabete
Gainbehera2000ko ekainaren 4
NSSDC ID1991-027B
WebguneaNASA Compton Gamma Ray Observatory
Masa17000 kg

Compton Gamma izpien behategia (ingelesez Compton Gamma Ray Observatory, CGRO) NASAren bigarren behategi garrantzitsuena izan zen, Hubble espazio teleskopioaren ondorengoa. Behategia 1991ko apirilaren 5ean bidali zen Atlantis anezkan. Behategi honen izena Arthur Holly Compton fisikari estatubatuarraren omenez jarrita dago, zientzialari honek Nobel saria irabazi baitzuen Gamma izpien alorrean eginiko ikerketen ondorioz. Hau izan zen espaziora bidalitako ordurainoko tresna astrofisikorik astunena, 17000 kg baitzeuzkan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search